Landareak, lumak eta beste inbasio batzuk. Erakusketa II

- Personal

About Project:

Landareak, lumak eta beste inbasio batzuk ilustrazioen bilduma da. Loreen eztandak, hegaldi alferrikakoak, gure atzamarrek eusteko moduan dauden izarrak eta geure buruaren aurrean jartzen gaituzten bestelako amets-irudiak ikusarazten diguten eszenen unibertsoa. Jatorrizko lanak ez ezik, eszenen atzean zer dagoen ere erakutsiko digu Anek, zenbait bozeto eta lanerako tresnak ere ekarriko baititu erakusketara. Vetusta Morla taldearen bideo-joko/diskoari dagozkion kontzeptua eta diseinua osatzen duen Aliceren ibaiak izeneko lanaren lagina ere ikusgai izango da bertan. Pasealeku gozagarria galtzeko, hegan egiteko eta ezinbestean lurreratzeko balioko diguten lurraldeetan barrena.

2017ko Urtarrilaren 28tik otsailaren 18ra.
Zornotzako Ametx Erakunde Autonomoan